Edukira joan

Cronbachen alpha

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estatistikan, Cronbachen alpha, alpha hizki grekoaz irudikatzen dena, test edo azterketa baten fidagarritasuna edo barne trinkotasuna neurtzen duen adierazle bat da, hau da, test bateko galderek ezaugarri ezezagun bat, neurketa zuzena onartzen ez duena, zenbaterainoko zehaztasunez neurtzen duten aztertzen du.

Cronbach-en honela kalkulatzen da:

testeko item, osagai edo galdera kopurua; jasotako test puntuazioen bariantza; eta i-garren item, osagai edo galderaren bariantza izanik.

Interpretazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cronbachen alphak 0.6 edo 0.7tik gorako balio bat hartzen duenean, fidagarritasuna handi samarra dela esaten da. 0.8tik gorako balio bat hartzen duenean, fidagarritasuna handia dela esan daiteke. Ez da komeni 0.95etik gorako balio batera heltzea, orduan item edo galdera asko errepikakorrak izan daitezkeelako.

Cronbachen alpha eta korrelazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cronbachen alpha item-puntuazioa aldagaien arteko korrelazioen azterketarekin batera osatu egiten da. Item edo galdera bateko korrelazioa positiboa eta handia bada, item edo galderak testak aztertu nahi duen ezaugarria zehatz edo modu fidagarri batez neurtzen duela esan nahi du.

Halaber, Cronbachen alpha item edo galdera jakinak ezabatuz ere kalkulatu ohi da, alpha beherantz daramaten itemak antzeman nahian. Ezabatu beharreko item hauek puntuazio osoarekiko korrelazio txikia edo negatiboa dutenak izango dira.

Alpharen emaitzaren azterketan item edo galderen unitateen ezberdintasunak ekar dezakeen distortsioa dela eta, Cronbachen alpha estandarizatua ere asmatu da. Item ezberdinetako puntuazioak estandarizatuz eta arestiko formula erabiliz edo bestela honela ere kalkula daiteke:

,

N item, osagai edo galderen kopurua; item ezberdinetarako bariantzen batez bestekoa; eta item guztien arteko kobariantzen batez bestekoa izanik.

3 galderako azterketa batean 5 pertsonak emandako erantzunen puntuazioak eta guztirako puntuazioak azaltzen dira jarraian. Item bakoitzeko erantzunen bariantzak, bariantza hauen batura eta guztirako puntuazioen bariantza ere azaltzen da:

item 1 2 3 guztira
itemeko puntuazioak testeko puntuazioak
pertsonak y1 y2 y3 x
1 4 3 5 12
2 2 0 3 5
3 1 1 2 4
4 3 2 4 9
5 4 2 3 9
bariantza 10.70
bariantza 1.7 1.3 1.3 4.30

Beraz, hiru galderako test honen fidagarritasuna oso handia dela esan daiteke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]